






TELELETRAKA hitz-jokoak informatizatuta daude.
Batzuk berriak dira eta, besteak,
teknologiaz berritutako joko tradizionalak.
Programa informatiko original
batek hainbat joko-konbinazio ematen ditu
Ordenagailuak ausaz sortzen ditu jokoak,
baina, hautatutako zailtasun-mailarako, joko-proposamen
bakoitza posible eta egokia dela kontrolatzen du .
Hala, lexikoa bost mailatan sailkatu da:
oinarrizkoa, tartekoa, aurreratua,
goi-mailakoa eta erabiltzen ez diren hitzak.
Eskaintzen diren soluzioak hautatutako
mailari dagokion hiztegiaren aukera guztiak dira,
Lehen letren jokoan izan ezik, hiztegi osotik hartzen baitira.
Jokalaria jokoaren soluzioa aurkitzen saiatzen da,
hitzak teklatuan idatziz.
Sistemak, gero, idatzitako hitzak onartzen ditu edo ez,
joko bakoitzari dagozkion arauekin eta erreferentziazko
hiztegiko lexikoarekin alderatuta.
